KokapenaDeskribapena

Deskribapena


Ibilaldi luze honek, herriz herri eta mendi barreneko  bideetatik zehar, Ernio mendia bueltan hartzen du. Inguruko herri gehientsuenetatik ikusten den mendia bere 1072metroko altuerarekin.

Abiapuntu Bidegoian dugu, Gipuzkoa erdian dagoen herri hau, itsasoz gain 479 metrotara dago; errepidez berriz Donostiatik 32 kilometrotara eta Tolosatik 6ra. Herria zeharkatu eta beheruntz Errezilko herrira jaisten gera, eskubian Ernio mendia dugula. Herrira heldu bezain pronto beherako lanak amaitu eta izugarrizko igoera, Zelatungo gainera iritsi arte. Ernio mendiaren alde batetik zeharo beste aldera, Kantauri itsasoa begien aurrean.

Patxara ederrean  goitik behera Iturriotzko  benta, eta handik Ernio-Txikitik barrena  Aiako herrira. Kantauri itsasoa atzean utzi eta Andatza mendia eskerretara dugula, Asteasura helduko gera.

Asteasutik  Larraul herrira joko dugu, zortzi herrian artea txikiena baina Ernio mendiak babesturik ederki kokatua. Alkiza degu hurrengoa eta hau berriz  Ernio mendiko harkaitzaren ondo ondoan.

Alkizatik hurrengo herria Hernialde, aurrean Uzturre mendia eta beheran Tolosa, Anoeta eta Irurako herriak.  Tolosaldeko bailarari begirada bat bota eta Albizturko herrira heldu nahi badugu aldapa eta basoak zeharkatu beharko ditugu, bere harri eta guzti herria begien aurrean ikusi arte.

Helmuga, abiapuntu bezala Bidegoian dugu, Albizturtik hurrengo herria, aldapa bizi-bizi bat igo eta aurrean Bidegoiango  herria bere zelai ederrez inguratua.

Ea gustukoa dezuen eta gozatu.